PrestHISTORIA LH4

Azken aste hauetan, eta “PrestHISTORIA” proiektuaren barruan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Paleolito, Neolito eta Metal Aroko garaietako gizakien bizimodua ikertzen aritu dira. Historiaurrearen ibilbidea zehaztu duten funtsezko gertakariei buruz ere hausnartu dute. Santimamiñeko kobazuloa bisitatu eta hainbat jarduera egin ostean, lortutako informazioa lapbook batean laburtu eta bisualki jaso dute.