IZARTXO aisialdi taldearen proiektua proposatzen dugu, ikastetxean eskaintzen dugun heziketa integralaren osagarri gisa. IZARTXO aisialdi talde bat da, non guztiok parte har dezakegun. Umeak, begiraleak, irakasleak eta senideak partaideak izan gaitezke.
Kontsumismoak eta Internetek sekulako indarra eta eragina dituzten gizartean, gure taldean funtsezkoak diren balioak sustatzen ditugu: erantzukizuna, bizikidetasuna, sormena, solidaritatea eta justizia. Hori guztia lortzeko, jarduera ezberdinak egiten ditugu: jolasak, txangoak, eskulanak, topaketa tematikoak, etab.
Anima zaitez parte hartzera!