JANTOKI- ZERBITZUA 2022 – 2023 IKASTURTEA
Izen-ematea zirkularraren azpian agertzen den galdetegiaren bidez.
Familia hori,
Hurrengo ikasturteko Gastronomía Baskak kudeatuko duen jantoki-zerbitzua aurkezten dizugu. Taulan prezioak eta ordaintzeko erak agertzen dira:
A AUKERA Irailaren 9tik – maiatzaren 31era | B AUKERA Irailaren 9tik – ekainaren 21era (ekaineko goizeko eskola egutegia barne) | |
5 egun astean | 127 € | 122 € |
4 egun astean | 103 € | 100 € |
3 egun astean | 81 € | 79 € |
2 egun astean | 57 € | 56 € |
Egun bat soltea | 7,50.-€ |
GARRANTZITSUA:
- Irailaren 9an jantokia hasiko da (4-5 urte, LH, DBH) Irailaren 15ean jantokia hasiko da 3 urtekoentzat.
- Goian dauden prezioak baliagarriak dira IKASTURTE OSORAKO eskaerentzat (aukeratutako modalitatearen arabera).
- Aukeratu eta gero eta, ondo kudeatu ahal izateko, ez da posible izango ikasturtean zehar aukera mota aldatzea.
- URRItik aurrera ordainduko da kopuru bereko 8 ordainagirietan (A modalitatean); edo kopuru bereko 9 ordainagirietan (B modalitatean).
- Alergiak eta dena-delako horiek babesten dituzten mediku-txostenak posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dira jantokilasallesestao@lasallesestao.eus eta begoandramari@lasalle.es
- Eguneko irteera didaktikoetan jantokiko erabiltzaileek PICNIC bat jasoko dute beti.
- Eskolak antolaturiko ekintzek sortutako egun bat baino gehiagorako ez etortzeak osorik deskontatuko dira, (egonaldiak, ikasbidaia…).
- URRItik aurrerako izen-emateak, egun solteak bezala kobratuko dira, eta posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dira jantokilasallesestao@lasallesestao.eus eta begoandramari@lasalle.es
- Ikasturtean zehar zerbitzuan ez jarraitzeak, EZ OHIZKO ORDAINAGIRI bat ordaintzea ekarriko du. Aldez aurretik kontratatutako langileak ordaintzeko beharrezkoa izango da .
- AZKEN EGUNA IZENA EMATEKO 2022ko ekainaren 22a.
- Modalitate batean izena emateak goian dauden arauak onartzea dakar.