ZUENTZAT ABESBATZA + GONTZAL MENDIBIL

Gero eta gutxiago falta da abenduaren 23an Santa Maria Elizan egingo den musika ekitaldirako. Gure eskolan entseatzen den Zuentzat abesbatzak Gontzal Mendibil lagunduko du egun horretan. Asko izan dira entsegu eta esfortzuak  data horretan dena fin-fin ateratzeko. Hona hemen azken entseguaren argazki batzuk zeinetara Gontzal bera hurbildu zen.

Eguna heltzeko irrikitan gaude!