SANTIMAMIÑE ETA BASONDO

Kaixo lagunok! Hitz pare bat gure azken txangoari buruz.
Azaroan egon arren, eguraldi onaz gozatu ahal izan genuen. Tenperatura hotza zen, baina zeru
ostartetsua izan genuen egun osoan. Hura zorte hura!
Bidaia ez zen oso luzea izan eta konturatu ginenean Santimamiñe ondoan geunden.
Motxilak utzita, bi taldetan banatu ginen. Bata kobazuloa bisitatzen zuen bitartean, bestea gela
batera sartu zen eta bertan, kobazuloa 3Dn ikusteko aukera ematen zuen proiekzio bat ikusi
ahal izan zuen, benetan barruan bazen bezala.
Bi ekintza hauek Paleolito garaian aintzinako gizakiak nola bizi ziren ezagutzeko eta egindako
margolanak eta askoz gehiago ikusteko aukera eman ziguten. Zein bitxiak ziren gure arbasoak!
Eguerdirako Basondora zuzendu ginen. Behin barruan, gaixorik edo zauriturik zeuden animaliak
ikusteko aukera izan genuen. Baita batzuei janaria emateko ere. Batzuk beldurra ematen
ziguten, hala nola, basurdeek, antzarrek… Beste batzuk ordea, maitekorrak ematen zuten,
adibidez, untxiek, oreinak, etabarrek.
Animalia asko ikusteaz eta laztantzeaz gain, asko ikasi dugu haiei buruz: zergatik dauden leku
horretan, zer zaintza behar duten, zer janari eman behar zaien…
Bazkaltzeko orduan, bapo jarri ondoren parkera zuzendu ginen eta autobusa etorri arte
jolasteari ekin genion.
Txango zoragarria, benetan!