TXIMELETA-BELARRIAK

Tximeleta-belarriak 4 urteko ikasgelan haurrei istorio honetako protagonista bezain indartsu, ausart, baikor eta burutsuak izaten erakutsi dien ipuinaren izenburua da.

Ikasgelan hausnartu dute zein diren bakoitzak dituen bertuteak eta zerk egiten dituen berezi. Gehien eta ondoen ezagutzen dituztenen laguntza izan dugu, haien gurasoena.

Gurasoek seme-alabek dituzten gauza onei buruzko gutunak idatzi dizkigute  , zer gustatzen zaien, zer egiten duten ondoen, zenbat maite duten… Maitasunez beteriko hitz hauek baino modu hoberik ba al dago gu garaiezin bihurtzeko? Gutun ederrak izan dira, eta oso zaila izan da irakurtzean ez hunkitzea. Zein lan ona etxetik!

Ikasgelan ere ikasi dugu ikaskideengandik zer gustatzen zaigun esaten, eta hasieran erraza ez bada izan ere, ohitzen hasiak gara.

Azkenik ezkutu bat eraiki dugu bertan gure kolorea mehatxatuta sentitzen denean grisa margotuko dugu eta ikasten esateko guri gaizki esandakoak ez zaizkigula beti axola behar.

Zein ikasgai garrantzitsua landu dugun hau, eta zein garrantzitsua den elkar maitatzea babestu ahal izateko!