AITITE-AMAMAK GUREKIN ESKOLAN!

Bi astetan zehar, gaur egunera arte iraun duten tradizio eta ohituren munduan murgilduta egon gara. Jolas tradizionalez,  aspaldiko eskolako ohiturez… hitz egin dugu.

Gure aitite-amamak funtsezkoak dira transmisio horietarako, eta horregatik gonbidatu ditugu gure eskolara. Gure klasera igo dira, gure lekuetan eseri dira eta gure adin bera zutenean egiten zuten guztia kontatu digute. Asko gustatu zaigu, oso hunkigarria izan da.

Eta egun zoragarri hau inoiz ahaztu ez dezaten, guk egindako oparitxo bat eman genien: gure argazki bat duen lore zorro bat. Izugarri gustatu zaie!

Eskerrik asko aitite-amamak, izugarri maite zaituztegu!