Regresar

LA SALLE NEWS II

La Salle News proiektuaren hasieran, Maria kazetariak mezu bat bidali
zigun. Auzoko hainbat langileri elkarrizketa egitera joan behar zuen, baina
mikrofonoa galdu zuen.
Mariari laguntzea hartu genuen erronkatzat. Horretarako herriko hainbat
leku bisitatu genituen.
Ikastetxetik irteterakoan, gure lehenengo geldiunea eliza izan zen:

 

 

Hemen ez genuen zorterik izan mikrofonoa aurkitzeko.

Geroago okindegira hurbildu ginen. Marta okinak ogia nola egiten den azaldu
zigun.

Baina mikrofonorik ez genuen topatu.

Liburutegira hurbiltzea bururatu zitzaigun. Isil- isilean bila ibili ginen.

Liburutegian ere ez.


Osasun zentrotik ere pasatu ginen. Erizain batek txertoak ipintzen zebilela kontatu zigun.

Eta mikrofonoa?
Hemen ere ez.

Azkenik San Pedro plazan…

Bilatzen genuena topatu genuen!

Lan handia!

ZORIONAK!