Arrazoibide logikoa ikasteko, honelako ekintzak egiten ditugu:
Bloke logikoekin multzoak egin. Txarteletan (2 aldagai gehienez) erakutsitako propietateak betetzen dituzten elementu guztiak hartu behar dituzte.
Eskaeren jolasa. Txartelean agertzen den konfigurazioa errepikatzeko behar dituzten borla kopurua, idatziz edo marrazkiaren bidez adierazi. Gero arrautzontzian osatu.
Irudi geometrikoen buru hausgarria kopiatu.
Zerrendatzea. Emandako agindua, “sartu hazi bat kaxa bakoitzean”, ikasle batek bete egingo du eta besteak ondo egiten ari al den ziurtatuko du.
8 elementura arteko segidak jarraitu. Segida horietan, bi elementu txandaka errepikatuko dira.
Kopuruak landu. Puntu kopuru bera adierazten duten txartelak, dagokion zenbakiaren gutun azaletan gorde.
Rekenrek. Zenbakien konposaketa eta deskonposaketa lantzeko.