Regresar

SPEAKING ANIMALS

Ingeleseko mintegiaren barruan, LH 4.mailako ikasleak adjektiboak eta animalien deskribapen fisikoa lantzen aritu dira. Jolasak eskaintzen digu hiztegia barneratzeko eta ahozko adierazpen gaitasuna erabiltzeko modu motibagarria. Kasu zehatz honetan ikasle bakoitzari esleitu zaion animalia asmatzeko helburua zen binaka jolastearen bitartez. Horretarako, ikasleek galdera batzuk egin behar zizkioten (galdera horien egitura aurretik azalduta) bikotekideari beharrezko informazioa lortzeko.