PSIKOMOTRIZITATEA HH2n

Garapen psikomotorraren ingurunean psikomotrizitate lodia zein fina lantzen ditugu gure espazio irekian. Estalia dagoenez, jarduerak aire zabalean egiteko aukera ematen digu, kanpoko argiaz gozatuz, baina neguko hotzetik eta euritik eta udako gehiegizko eguzkitik babestuta.

Zirkuituak eta joko librea egiten ditugu. Igo, jaitsi, salto eta korrika, margotu paretako arbelean… Gure irudimena, sormena eta gorputza garatzeko modurik dibertigarriena!