Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, gizartearen esparru guztietan emakumearen berdintasunaren, parte-hartzearen eta ahalduntzearen alde borrokatzeko eguna.
Eskolako talde batzuk San Pedro plazan udalak antolaturiko ekitaldira joan gara, beste batzuk Musika Eskolan egon den ipuinkontalaritzara. Asko izan dira egun hau heldu baino lehen berdintasunaren alde landu ditugun edukinak. Gaurko eguna oso polita izan arren ezin gara gelditu, egunero egin behar dugu funtsezko helburu hau lortzeko.