JON ÁLVAREZ X. TXIRRINDULARITZA MARTXA

Urteak dira gure lankide, irakasle eta lagun joan zitzaigunetik. Beraren omenez egindako martxan umeek adierazten dituzten pozak eta ilusioak gure bihotzetan oroitzapenak pizten dituzte. 

Eskolako ikasle, irakasle eta  familiak; herriko heldu, gazte eta ume; eta betiko Rebonza Taldeko bolondresak bildu ginen arratsalde polita pasatzeko. Hori bai, ez ziren falta susto, txakaladi eta istripu arinak. Batzuk azkarrago beste batzuk astiroago denak heldu ginen bokata gogoz jatera.

Eskerrik asko partaide, antolatzaile eta laguntzaile guztiei!