ENGLISH IN HH4th

4 urteko gelan ingelesa dantzatzen, jolasten, margotzen, abesten… baina batez ere ondo pasatzen ikasten dugu!

Egunak errutinekin hasten ditugu: asteko egunak, zenbakiak, eguraldia eta, nola ez, sentimenduak lantzen.

What day is today? What number of day? What´s the weather like today? How are you?

Jarraian, unitate bakoitzaren hiztegia Flashcard-en bidez lantzen dugu. Horrez gain,  abesti eta dantza berriak ezagutzen ditugu eta horma-irudietan dakigun guztia islatzen dugu.

Gainera, poemak ikasten ditugu gero gure kide txikiei erakusteko!

Unitate bakoitza agurtzeko… gure pasaportea zigilatzen dugu hurrengo mailara eramango gaituena!

Kantuan, dantzan eta jolasean… horrela hobeto ikasten da!