Back

Elkartasuna errealitate bihurtzen

Hilabete bat pasa da, gure ikastetxean PROYDE–PROEGA astea ospatu genuela. Aste berezia izan zen hausnartzeko, sentsibilizatzeko eta gehien behar duten pertsonekin konpromisoa hartzeko.
 
Astean zehar, ikasleek hainbat hausnarketa-momentu eta jardueratan parte hartu zuten, ikasturte honetan babesten dugun proiektuaren errealitatera hurbiltzeko. Egun horiek aukera izan ziren geure burutik harago begiratzeko, munduan dauden desberdintasunak kontuan hartzeko eta gogoratzeko keinu txikien bidez gizarte justuago eta anaiartekoago bat eraikitzen lagun dezakegula.
 
Urtero bezala, momenturik esanguratsuenetako bat gutun azalen bidezko diru-bilketa solidarioa izan zen. Familien, ikasleen eta hezkuntza-komunitate osoaren eskuzabaltasunari esker, 1.400 euro bildu ditugu, eta diru hori ikasturte honetako PROYDE–PROEGAko Fratelli proiektura bideratuko da.
 
Ikastetxetik bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duzuen guztiei eta erakutsitako elkartasunagatik. Ekarpen bakoitza, txikia izan arren, pauso bat gehiago da pertsona askoren bizitza hobetzeko bidean.
 
Elkarrekin jarraitzen dugu bidean, balioetan hezten eta La Salleren espiritua bizitzen: “Elkarrekin eta elkartean, besteen zerbitzura”.
 
Eskerrik asko guztioi.
0
    0
    Tus compras
    Tu carrito está vacíoVolver a la tienda