DBH 2 ENKARTERRIETAN

Pasa den asteazkenean DBH 2ko ikasleek Enkarterrietako bi leku esanguratsuak bisitatu genituen. Alde batetik Abellanedako Museoan Erdi Aroko bizimodua eta ohiturak azaldu zizkiguten. Eleiz eraikitzaileak eta monje bihurtu ginen. Idazkera gotiko praktikatzeko aukera ere izan genuen.

Gero, El Pobal burdinola bisitatu genuen eta martxan ipini zuten bere funtzionamendua eta garrantzia hobeto ulertzeko.

Txango honekin klasean landutako Erdi Aroa hobeto ulertu dugu. Gainera pozgarria izan da berriro ekitaldi hau berreskuratzea.

Mila esker bi museotako monitoreei !!!