BIZIRIK DAGO MUSEO HAU!

LH1eko ikasleak artearen maitale txikiak bihurtu gara. 

Beste haur batzuen marrazkien bidez, marrazkiaren bilakaera landu dugu, eta historiako hainbat garaitako lanekin alderatu dugu, hala nola historiaurreko labar-artearekin, arte errenazentistarekin eta arte garaikidearekin, denboran zehar izan diren aldaketak ikusteko. 

Museoak zein garrantzitsuak diren ere jakin dugu, bertan gordetzen baitira obrarik onenak. Beraz, Bilboko Guggenheim museora joan gara bisitan, kanpotik eta barrutik ezagutzeko. Zein garrantzitsua eta ospetsua da! Ez genekien hain handia eta polita zenik. Gainera, zein ondo pasatu dugun bisitan eta zenbat gozatu dugun geure lanak egiten! 

Gero, eskolan gure pintzelak hartu ditugu eta ez dugu ahaztu Puppy txakurra, Guggenheim zaintzen duen lore-eskultura, koloretako tenperekin polit-polita geratu zaigu!

Gustatzen zaizue eskolako gure pasabidean prestatu dugun arte erakusketa?  “Bizirik dago museo hau!”