Gure adina edozein dela ere, pertsona guztiok ditugu eskubideak. Herritarrak garen aldetik, eskubideen jabe gara, eta, beraz, horiek defendatu behar ditugu. Eskubideek eurek bermatzen digute errespetua, aniztasuna, autoestimua…, eta eskubideak errespetatuta, horiek indartu egiten dira. Herritar izateak norberaren eskubideak defendatzeko eta aldarrikatzeko ahalmena dakar, eta, horretarako, eskubideak zein diren jakin behar da. Kontzientzia hori txikitatik sustatu behar da, eta umeek jakitun izan behar dute eurek ere eskubideak dituztela, herritar aktiboak eta kritikoak izateko.