ANAKLETO ARKITEKTOA

Lehenengo proiektuan 3 urteko haurrok ikastetxea, bertoko lekuak eta ikastetxean lan egiten duten pertsonak ezagutu ditugu. Handientzak ez da gauza handirik baina guretzat… zelako txangoa!

Anakleto arkitekoak ikastetxeko azterketa egin behar zuen eta bere laguntzaileak izan gara.
Argazki kamara eskuetan eta ikastetxeko mapa jarraituz, psikomotrizitate gela, Godly
Play gela, jantokia (non Belinda eta jantokiko monitoreak ezagutu genituen), zinema eta
idazkaritza (non Juan Josérekin eta Marianekin oso momentu dibertigarria bizi genuen). Harrezkero,
idazkaritzatik pasatzen garenean bien agurra espero dugu ilusio handiz.
Hain ondo egin genuen lana, non Anakletok pertsonalki deitu gintuen zoriontzeko eta diplomak bidali zizkigun.

Orain hobeto ezagutzen dugu eskola!