Back

AZAROAK 20 HAURREN ESKUBIDEAK

Gure adina edozein dela ere, pertsona guztiok ditugu eskubideak. Herritarrak garen
aldetik, eskubideen jabe gara, eta, beraz, horiek defendatu behar ditugu. Eskubideek
eurek bermatzen digute errespetua, aniztasuna, autoestimua…, eta eskubideak
errespetatuta, horiek indartu egiten dira.
Herritar izateak norberaren eskubideak defendatzeko eta aldarrikatzeko ahalmena dakar,
eta, horretarako, eskubideak zein diren jakin behar da. Kontzientzia hori txikitatik sustatu
behar da, eta umeek jakitun izan behar dute eurek ere eskubideak dituztela, herritar
aktiboak eta kritikoak izateko.