Back

ETA ETORKIZUNEAN… ZER?

DBHko 4. mailako ikasleak  prestakuntza inguruko erabakiak hartzeko prozesu betean daude. Filosofia ikasgaian landutako edukiek bideratzen  laguntzen diete.
Ideia filosofiko tradizionalek, hala nola ikigai japoniarrak (bizitzeko arrazoia izatea) edo Viktor Franklen logoterapiak (“logos”-ek  zentzua, esanahia edo asmoa esan nahi du) egungo psikologiaren aurkikuntza zientifikoekin bat egiteak, beren ikigairen edo bizi-asmoaren bila urratsak ematen hasteko motibatzen ditu.
Bizitzeko “zergatia”duenak “nola” aurkituko du ia beti.
Ikigai aurkitzen duenak zeharkaldi luze eta zoriontsua egiteko behar den guztia darama berarekin.

Zorioneko bidaia!