GU ERE TURISMO-GIDARI

LH 2. mailan turismo-gidari bihurtu gara. Eskolako txoko desberdinak bisitatu ditugu eta lekuaren inguruko informazioa eman dugu.

Horretarako, bakoitzak bere liburuxka turistikoa prestatu du. Liburuxka horretan hainbat informazio jarri dugu, adibidez, non dagoen leku hori, zer dagoen, zer egiten den, nork erabiltzen duen…

Informatika gela, Godly Play, parkea, futbol zelaia, zinema, Haur Hezkuntzako gelak…oso polita izan da eskola osoa elkarrekin bisitatzea. 

Piloa gozatu dugu!