Back

LOREAREN ESENTZIA

Gaur DBH 3 mailako ikasleek HARAren dinamika honen bitartez, emozioz kargatutako bizipen
pertsonalak partekatu ditugu, gure bizitzako momentu zoriontsuak ekarri dituztenak, gure
baitan oihartzuna duten esperientzia sinpleak. Bakoitzak petalo batean jaso ditu bizipen hauek,
batzuk hitzekin, beste batzuk marrazkiekin… eta guztion artean eraiki dugu gure lorea,
erdigunean batzen gaituena nabarmenduz, gure zorionaren bizipenek komunean dutena.