LH6. mailakook Tape art proiektuan murgilduta egon gara azken aste hauetan. Koloreetako zinta itsaskorren bidez muralak eta konposizioak sortzeko artea ezagutu egin dugu. Eta zer nolako artelanak egin ditugun! Gainera, gurasoei artelanak erakusteko eta azaltzeko aukera ezinhobea izan dugu. Horretaz gain, Eibarreko La Salle eskolako ikasleekin partekatu ditugu gure erreseinak eta artelanak. Zein polita den beste eskoletan gu egiten garena egiten ari direla ikustea! Sarea gara!