Regresar

MAGOAK GARA GU ERE!

Magoak gara gu ere!

3. mailako ikasleak hizlari magikoaren tailerrari hasiera eman diogu. Magia truko dibertigarriak ikasteaz gain, jendea gure keinuekin eta, batik bat, gure hitzekin erakartzen ikasiko dugu. Hasteko, mago galantak izateko, hagaxka magikoa egiten aritu gara. Ondoren, jada ezagutzen genituen hainbat trikimailu egin ditugu eta horrela guztion artean ikasi dugu… Nahi duzue magiazko truko bat egitea?