eSTAR 2024-2025 deialdia

eStar 2024-2025 Proiekturako deialdia zabalik

 

Ana eta Andrea izan dira eStar besteekin eta besteentzat Boluntariotza salletar elkarteetan Proiektuan parte hartu duten lehenengo gazte salletarrak. Bien esperientzia oso positiboa izaten ari da eta irailetik aurrera fedea, senidetasuna eta zerbitzua partekatzen dute, hots, bizitza, Bilbon eta Jerezen hurrenez hurren.

 

Proiektu honekin Arlep Barrutiak erantzuna eman nahi die bilaketa-prozesuan aurkitzen diren hainbat gazteri eta boluntariotza-ibilbidean elkarte-bizipena edukitzeko gogoz direnei. Barrutia osatzen duten bi sareek, salletar obren eta elkarteen sareek, toki-sorta handi bat eskaintzen dute horrelako esperientzia burutzeko, partaideen bizitza markatu dezakeena, zalantzarik gabe.

 

Lehenengo esperientzia honen eta bere balioespen positiboaren ondoren datorren ikasturterako deialdia zabalik dugu. Informazio osoa eta izena emateko formularioa eskura dago orri honetan: http://estar.lasalle.es.

 

Maiatzaren lehen hamabostaldian on-line tertulia bat egingo da non desio duten guztiek jakin ahal izango duten, zuzenean, Ana eta Andrea nola ari diren euren esperientzia bizitzen, aurrerago bidaliko da ekimenaren informazio osoa.