Musika irakasgaian, 4. mailako ikasleak egiten ari diren lan gogorra fruituak ematen hasi da. Argazkian bere lehen abestia nola jotzen duten ikus dezakegu. Momentu honetara iristeko, musika tresnaren atal desberdinak ezagutzea beharrezkoa izan da. Halaber, nola hartzen den tonua, hau da, nola afinatzen den, ikasi behar izan dute. Erreza dirudien arren, ez baita. Azkenik, notak sortzeko jarri behar diren atzamar posizioak ikusi ditugu. Hemendik aurrera oinarrizko akordeak ikasteari ekingo diogu eta abesti ezagun batzuk ere, La Bamba esate baterako. Zailtasuna handia da, baina ikasleen motibazioa ere bai. Ukelelearekin ikastea pizgarri garrantzitsua izan da haientzat, musika zaletasuna indartzeko.