KAZETARI-SUKALDARI FINAK

4 Urteko geletan kazetari bihurtu dira, familiari eta etxeari buruzko erreportaje bat prestatzen ari direlako. Aste honetan sukaldea izan da helburua eta Wrap errezeta paperean behin prestatuta, burutu eta dastatu nahi izan dute. 

Osagaiak: Tortillak, letxuga, tomatea, gazta eta urdaiazpikoa

Laguntzaileak: Ama eta aita batzuk

Wrap  prestatzen  primeran pasatu genuen, bakoitzak bere gustora egin zuen, ordenean osagarri guztiak tortillaren gainean jarri zituzten baina biribilkatzea kostatu zitzaien, eskerrak gurasoek trebetasun handia  duten.

Azkenean  ÑAM ÑAM!  Ze gozo!   Aitek eta amek, badakizue hurrengo egunean afaria nork prestatuko duen , ezta?

                                                             ON EGIN!