ONGI ETORRI LH1.ko OIHANERA

Gure mailan “ ONGI ETORRI LH 1.ko OIHANERA” proiektu berria hasi dugu ikasturte hasiera honetan. Oihanak, animaliak eta leku berriak ezagutzeko eta ikertzeko aukera emango digu, baita gure artean eta gela berria ezagutzeko aukera ere.

Oihanean murgildurik, neska-mutilak talde txikietan hasi dira elkar laguntzen eta lan egiten , erronkak burutzeko ezinbestekoak diren rol berriak ezagutu dituzte.

Abentura dibertigarri eta basati honetan gertatzen dena gertutik jarraituko dugu.