MARILINEN KAPA

“Zer gertatu zaio Marilinen kapari?

Azkenengo bisitan Marilin maitagarria triste zegoen. Bere  kapa garbitzerakoan zuri-zuria geratu zen kolore guztiak galduta. Eskolako txikienak, lagundu nahian, konponbidea bilatzen hazi ziren.

Kolore primarioak ezagutu ondoren, haiekin esperimentatzen hasi ziren, nahazten, eskuak zikintzen… eta horrela gainontzeko koloreak agertu ziren.

Andereñoen laguntzaz kapa berria egin dute Marilin pozik egoteko. Andereñoek kapa zuri berri bat prestatu zuten eta gelako lagunek kolorez bete zuten.

Umeek apaindutako kutxa batean sartu dute kapa eta orain Marilinen hurrengo bisitaren zain daude berari  oparitzeko. Pozez beterik egongo da gure maitagarri maitea!