FAIR PLAY LH2n

Gure eskolan, LH2.mailakook zorte handia daukagu, ikasten dugulako jolasten eta ondo pasatzen!

Proiektu berri batean murgildurik gaude: La Salleko Olinpiar Jokoak.

Jolasaren eta kirolaren arteko aldea lantzen ari gara, baita banakako eta taldeko jokoen eta kirolen arteko diferentzia ere. 

Hori dela eta, Aketza, Zornotza Saskibaloi taldeko entrenatzailea eta Moha jokalaria eskolara bisitan etorri dira. Haiekin Joko garbia zer den ikasi dugu eta kirolari on bat izateko hainbat gomendio eman digute.

Gainera, arratsalde batez patioa gurpilez eta abiaduraz bete dugu!… Ziuuuuuu! Eskolara patineteak, patinak eta skateak ekarri ditugu eta primeran pasatu dugu!