2 urteko umeek “jostailurik gabe” jolasten hasi dira Jolas heuristikoaren
txokoan. Hezkuntza-sistema bat da, non ikasleari gauzak bere kabuz aurkitzen
irakasten zaion. Holan irudimena, sormena, koordinazioa, jakin-mina eta abar garatzen ditugu.
Ikasleei eskaintzen zaizkien material guztiak naturalak, iraunkorrak eta ez-
toxikoak izan behar dira. Itxuraz helburu ludikorik ez duten objektuak
aukeratuko dira: eguneroko objektuak izango dira, hainbat forma eta
tamainatakoak, eta material desberdinetakoak (ahal dela, ez dira plastikozkoak
izango).
Joko heuristikoaren onura nagusien artean honako hauek daude:
Irudimena eta sormena garatzea
Jakin-mina indartzea
Kontzentrazioa estimulatzea
Koordinazioa hobetzea
5 zentzumenen garapena sustatzea
Hitzezko ulermena hobetzea eta hiztegia zabaltzea
Hausnartzeko eta arrazoitzeko gaitasuna sustatzea.
Gainera oso dibertigarria da!