Azken astean, DBHko 2. mailan Amerikaren aurkikuntza ikertzen aritu gara. Ingeleseko klasean gure galarik onenak jantzita, abenturan murgildu ziren marinel ausarten lekuan jarri gara, eta hainbat sitcom grabatu ditugu, lurra aurkitu aurretik bizi izan zituzten zalantza uneak eta aurkitu zutenean zer gertatu zen irudikatzeko. Gainera, kaskoa eginez Amerikako kostaldera iristea lortu zuten hiru karabelen maketa eraikitzen ibili gara. Batek daki etorkizuneko ontzigintzako ingeniariren baten lehen proiektua hau izango den!