Zergatik diogu beldurra jendeaurrean hitz egiteari? Hitzaldiaren haria galtzea edo hari horretan katramilatzea, isilune luze eta deserosoak egitea, ideia bera behin eta berriz errepikatzea… LH 4. mailako ikasleok beldur hori galdu nahi dugu. Horretarako, pentsamendu baikor batzuk adostu ditugu, jendaurrean hitz egin aurretik irakurtzeko eta inoiz ez ahazteko. Gero, taldeka txotxongilo emanaldi edo antzerki bat egitera animatu gara. Txotxongiloak eta guzti guk egin ditugu: materiala aukeratu, espresioa margotu, haien karakterizazioa… Batzuk zientzia- fikziozko istorio baten protagonistak ziruditen, beste batzuk pelikula erromantiko batenak. Ederto pasatu dugu!