“IZARRAK” NARRATIBA DBH1ean

DBh 1. mailan Izarrei buruzko Narratibarekin batera antzerkitxoak grabatzen egon gara. Hasieran “porrot egingo” genuela zirudien; baina irakasleen, ikaskideen eta irudimenaren laguntzaz, Unibertsoaren hasierari buruzko lan oso bereziak eta dibertigarriak egin ditugu. Bereziak, guk geuk sortuak direlako, taldeetan; eta dibertigarriak, pertsonaiek, izarrek eta planetek berba, barre eta dantza ere egiten zutelako.
 
Amaieran bideoak editatzea baino ez zitzaigun falta, Haur Hezkuntzako haurrekin partekatzeko, eurek ere ikas dezaten eta dibertitu daitezen. Zer esanik ez!
 
Lortu dugu gure erronka!