Back

IZARRAK DBH1

Kaixo, IZARRAK narratiban gaude eta amaierako produktua egin behar da, narratiba honetan txotxongiloak eta unibertsoko murala egin behar dira big bana azaltzeko; hori dela eta, irakasgai bakoitzak zer egitekoak ditu. Plastikako irakasgaian izarrak egin behar dituzte ostean muralan itsasteko.  Izarrak bikoteka egiten dira eta material anitza erabili behar dute. Eskenatoki horren aurrean txotxongilo ikuskizuna egingo da gero.

 DBHko 1. mailako ikasleek unibertsoaren jatorria eta Eguzki Sistema landu dituzte. Azken lan gisa txotxongilo antzerki txiki bat grabatu dute honi buruz, aurrerago Haur Hezkuntzako haurrei aurkeztuko zaiena. Txotxongiloak eta agertokiak beraiek egin dituzte! Hauek dira bi aste hauetan zehar egindako lanen adibide batzuk. Gainera, “Izarrak” izeneko bi pertsonaia ere landu dira: jarraitu beharreko eta eredutzat hartu beharreko pertsonak. Pertsona horietako bat Steven Hawking da, eta narratiba osoa bere aipuaren ingurukoa izan da: «Gogoratu: begiratu izarrei eta ez zure oinei».