INGELESA IKASTEN JOLASAREN BIDEZ

Guztiok dakigu gure ikasleek jolastea atsegin dutela. Hori dela-eta, hiztegi berria eta berorren inguruko egitura gramatikalak lantzeko asmoz, askotan zenbait jolas eskaintzen dizkiegu. Haiek pozik jolasten ari diren bitartean ingelesa ikasteari ekiten diote konturatu barik. Argazkietan ikus dezakegu nola jolasaren bitartez emozioekin lotutako hiztegia indartzen ari diren eta esamolde errazak lantzen dituzten. Horrela, sentitzen dutena oinarrizko mailan adierazteko gai izango dira.