Back

HH3 GORLIZEN

Pasadan ostegun goizean, ekainaren 2an, hiru urteko ume guztiok andereñoez lagunduta, gure
lehenengo irteera egin genuen. Coronavirusa dela eta, ezin izan dugu inoiz txangorik egin.
Horregatik, oso urduri egon gara ez genekielako zer espero!
Animaliei buruzko proiektua ondo bukatzeko, benetako animaliak ikustera joatea erabaki
genuen. Aukeratu genuen lekua Gorliz izan zen.
Eskolara heltzean, trena egin eta autobusera igo ginen. Binaka jesarri, uhala lotu eta bidea
hasi genuen. Milaka kotxe, kamioi eta zuhaitz ikusi genituen autobuseko lehiotik!
Heltzean, korro handi bat egin eta indarrak hartzeko hamaiketakoa hartu
genuen. Bukatzean, dena batu, motxila eta txanoa jantzi eta animalien bila joan ginen.

Mendira zihoan bide batean sartu eta ibiltzen hasi ginen animali asko ikusteko helburuarekin.
Ikusi genituen lehenengo animaliak zaldiak izan ziren. Baina animali asko aurkitu genituen
bidean, behiak, tximeletak, zizareak, zaldikumeak eta txakurrak. Baina bereziena oreina izan
zen. Gugana hurbildu zen eta kaixo esan genion!

Hainbeste ibili eta hainbeste animalia ikusi eta gero, neke-neke eginda geunden eta bazkaltzera joatea
erabaki genuen. Zuhaitzpe handi bat bilatu eta gerizpetan gure bokatak jan genituen.

Bazkaldu ostean, jolasteko denbora izan genuen. Hondartzaren ondoan geundenez hondarra
aurkitu genuen belarrean eta hor egon ginen jolasten.

Jolastu eta gero, dena batu, zikinkeria paperontzira bota, motxilak jantzi eta autobusera joan
ginen eskolara itzultzeko eta gure familiei dena kontatzeko. Oso ondo pasa genuen, espero dugu
laister berriz beste leku batera joatea!