
ESKOLA ANITZA, EUSKARA BIDEA
- Date 2026-11-23
HIPI IKASLEEI…
Kolore guztietako hitzak
Mundu zabalean milaka ahots
bakoitza bere doinu eta kolorez,
itsaso handi baten olatuak legez,
hizkuntza bakoitza da herri baten arima.
Ez dezagun utzi hitz bat bera ere galtzen
erabiliz eta maitatuz bizirik mantentzen,
belaunaldiz belaunaldi, ahoz aho emanez,
sustraiak sakonduz eta etorkizuna ereinez.
Eta urrunetik gure herrira zatoztenok,
ongietorriak zarete zuen jakinduriarekin,
zuon hizkuntza eta kultura ederrak ekarriz,
gure etxea eta gure izana aberastuz.
Bereziki zuok, haur eta gazte heldu berriak,
motxilan jatorrizko berbak eta ametsak dakartzazuenak.
Denon artean eraikiz zubiak eta bideak,
elkarri entzunez, elkar ulertuz,
euskara eta munduko mintzaira guztiak
elkarrekin dantzan, etorkizunera begira.

