Apirilaren 20an DBH 4. kurtsoko ikasleok Bizkaiko elikagaien bankura hurbildu ginen. Pandemia baino lehenagoko urteetan egiten genuen moduan, lehendabizi, haien lanari buruz solasaldi bat eman ziguten, gerorako, haien lana zuzenean erakusteko, horretarako bankuaren instalazioetara sartu ginen. Inolako dudarik gabe, gehien erakarri gintuena boluntarioen lana izan zen. Gutariko batzuk animatu egin gara eta maiatzako elikagaien bankuaren kanpainan parte hartuko dugu. IZAN ZAITEZ BOLUNTARIOA!