DBH3 ARTE EDERREN MUSEOAN

Asteburu luze honen ostean Bilboko Arte Ederren Museora hurbildu gara gaur. Oso irteera didaktiko interesgarria suertatu da. Estilo desberdinetako margolan eta eskulturak ezagutzeaz gain gu ere artistak bagarela jakin dugu. Eskerrik asko bertoko monitore eta langileei, oso gustora egon gara.