Back

BARRETERAPIA LH6

Euskeraz: Gaur 6. mailako ikasleak Barreterapia saio batean murgildu dira. Ikastetxeko proiektu baten barruan,  ikasleek barreterapiako hainbat jolas prestatu zituzten, ongizate emozionala eta elkarbizitza sustatzeko helburuarekin. Jarduerak arrakasta pila izan zuen, parte hartzea aktiboa izan zen, giro atsegin bat sortuz eta ilusioz betea. Barreak berehala zabaldu ziren!!  Jolasen bidez, ikasleek askatasunez adierazteko aukera izan zuten, ikaskideen arteko harremanak sendotuz, esperientzia desberdinak eta aberasgarriak gozatuz. 
 
Dudarik gabe, arratsalde berezi eta esanguratsu bat izan zen, irribarreak protagonista gisa, eta argi geratu zen ikastea eta haztea dibertsioarekin batera joan daitezkeela . 
0
    0
    Tus compras
    Tu carrito está vacíoVolver a la tienda