Back

ASTIRO-ASTIRO ESKOLARA EGOKITZEN

Orain dela hilabete bat kurtso berria hasi zen. Goiz altxatzea, amarekin eta aitarekin denbora gehiago ezin egotea… 3 urtekoei kostatu zaie, baina hau errazteko egokitze epea izan dute.
Gaur egun pozik etortzen dira eskolara egunero lagun asko eta maitasuna aurkituko dituztela dakitelako.
Esperientzia berriak eta eguneroko bizipenak elkarbanatzea ere gustatzen zaizikie.
Azken egun hauetan lehenengo proiektua burutzeko, gela antolatu dute: arrazoibide logikoa, ingurunea, komunikazio eta hizkuntza ingurunea, emozioen txokoa… Den-dena gure aurtengo leloaren filosofiapean HOBE
ELKARREKIN,  dena prest beraz!