Back

  Frutarekin sortzen, jolasten eta ikasten!

4. mailako ikasleok oso jarduera dibertigarria egin dugu Gastronomía Baska enpresako pertsona baten laguntzarekin. Fruta desberdinak ezagutu ditugu, eta gure irudimena erabiliz, sormenari bide eman diogu.
 
Frutak, zotzak eta sukaldeko hainbat material erabiliz, animalia eta landare harrigarriak sortu ditugu. Ideia politak izan ditugu eta benetako artista bihurtu gara!
 
Oso ondo pasatu dugu, eta gauza berri asko ikasi ditugu. Konturatu gara frutarekin jateko ez ezik, sortzeko eta jolasteko ere aukera asko ditugula!
 
Eskerrik asko Gastronomia Baska-ri jarduera polit hau antolatzeagatik!
0
0
Tus compras
Tu carrito está vacíoVolver a la tienda