
HIZKUNTZAREKIN HARREMANETAN
- Date 2026-05-22
Kurtso hasieran euskaraz mintzatzen hasi behar ginela esan zigutenean ikaratu egin ginen. Atzerritik etorritako batzuk ez genuen gaztelaniaz hitz egiteko ia-ia aukerarik izan eta bat-batean euskara klaseetan geunden euskal hitzak ahoskatzen! Eta pozik! Etxean, oso ondo ari ginela eta animatu egiten gintuzten ikasi behar genuela esanez.
Egia esan, batzuetan itzelezko ahalegina egin behar izaten dugu askorik ez dugulako praktikatzen, baina aurrera goaz apurka-apurka. Hasierako euskararekiko sorpresa hura normalizatu egin dugu. Egunean-egunean horretan jarraitzen dugu; ahoskera, ulermena… azken finean, hizkuntza erabiltzen hasiak gara jadanik!
Gure bizitzaren une garrantzitsu honetan euskara dugu bidelagun guk ere. Azentu bereziak eta anitzak ematen dizkiogu hizkuntzari. Hartu eta eman, eman eta hartu, ezaguna dugu euskararen doinua, geurea ere bada eta!
