Back

BIZIRIK DAGO MUSEO HAU

Sestaoko La Salleko LH1eko ikasleak artezale txikiak bihurtu gara “Bizirik dago museo hau!” proiektuari esker.

Lehenik, giza irudiaren marrazkiaren bilakaera landu dugu eta horretarako 4 urteko txikiei eta LH6ko nagusiei laguntza eskatu diegu. Etapa arteko lanaren esperientzia asko gustatu zaigu, elkarrekin hobeto ikasten delako eta hobeto pasatzen delako. Eskerrik asko lagunak!

Gero, Bilboko Guggenheim museoa bisitatzera joan gara, eta museoetan artelan onenak gordetzen direla dakigunez, ez dugu bakar bat ere galdu nahi izan. Gainera, bisita amaitu aurretik, geure artelana egin dugu, eta ikasitako guztia aplikatu dugu bertan.

Amaitzeko, ikastetxean gure museoa sortu dugu. Lan guztiekin erakusketa bat antolatu dugu, kolore askotako pintzelekin margotutako Puppyak barne.

Primeran pasatu dugu eta ederra geratu zaigu.

0
    0
    Tus compras
    Tu carrito está vacíoVolver a la tienda