Back

FILA 0 NARRATIBA

DBHko 3. mailako ikasleek jardunaldi berezia bizi izan dute EITBren Bilboko egoitzara egin duten bisitan, 0 Lerroa proiektuaren barruan. Bertan, euren istorioak eta gidoiak sortzen ikasten ari dira, etorkizuneko film labur baterako; eta zer inspirazio hoberik profesionalek nola egiten duten ikustea baino?
 
Bisitan zehar, eraikinaren txoko ezberdinak zeharkatu eta EITBren “tripak” ezagutzeko aukera izan zuten: irrati estudioak, errealizazio gelak, erredakzioak… eta baita telebista platoa ere! Bertan, kameren atzean dena nola antolatzen den azaldu zieten —argiztapena, soinua, errealizazioa, dekoratuak—, eta Burubero ere aurkeztu zieten, platoan mugitzen den kamera robotizatua.
 
Zuzeneko irrati eta telebista saioetan nola lan egiten den ere ikusi ahal izan zuten, eta Bilboko egoitzan zer ekoizten den ere jakin: irratia, albistegiak, Eguraldia eta En Jake bezalako saio ezagunak.

Gainera, eguna Bilbo gehiago ezagutzeko aprobetxatu zuten, Itsas Museoaren ingururaino iritsiz, non zenbait itsadsontzi ikusi zituzten dike lehorrean, Athleticen gabarra mitikoa eta Karola garabi itzela, gureak bezala sentitzen ditugun itsasadarreko bi klasiko.
 
Egun zoragarria izan zen, komunikabideetan nola lan egiten den gertutik ezagutzeko eta ideia berriak hartzeko aukera eman ziena beren 0 Lerroko gidoietarako.
0
    0
    Tus compras
    Tu carrito está vacíoVolver a la tienda