Back

AITON-AMONAK ERE TXIKIAK IZAN DIRA!

Ostiralean gure aitona-amonak etorri ziren gelara, zenbat emozio bizi genituen elkarrekin…
izugarri polita izan zen haien istorioak entzutea, eta gainera, “un beso y una flor” abestia
haien aurrean abestea, malko bat baino gehiago ikusi genuen!
Aitona-amonak ere txikiak izan dira eta zertan jolasten ziren, eskolan zer ikasten zuten eta
haien bizitzako hainbat gauza ikasi ditugu aste hauetan zehar. Zein bereziak zareten
aitona-amonak, maite zaituztegu!