Back

LORD SWEET LAGUNTZEN

H2. MAILAKO IKASLEOK LORD SWEET-EN FABRIKA BERRITU DUGU OSASUNTSUAGO BATEAN BIHURTUZ

 

Lord Sweet txokolategile ospetsuak Sestaoko La Salleko 2.mailako ikasleoi laguntza eskatu digu bere fabrika berritzeko. Izan ere, Munduko Osasun Erakundeak azukre-indizea gomendatutakoa baino askoz handiagoa dela adierazi zuen eta epe labur batean, egoera konpontzeko eta fabrika osasungarri bihurtzeko konpromisoa eskatu zion.

 

Fabrikan zer aldatu behar den proposamena egin baino ikerketa lanak egin ditugu. Besteak beste, ohitura osasungarriak eta hauek mantentzearen garrantzia, bizi-funtzioak eta organo nagusiak eta gorputzaren zaintzarako ohitura eta praktika onak ere landu ditugu.

 

Egin ditugun jarduera guztien artean dibertigarriena “La Gilda del Norte” fabrikara egindako irteera izan da. Bertan prestatutako gildak munduko gozoenak eta osasungarrienak izan dira! Zein ondo pasatu dugun eta zenbat ikasi dugun!