Ingurumen-inpaktuarekin konprometituak
- Date 2023-10-03
Ingurumen-inpaktuarekin konprometituak
La Salle Sestaon sortzen dugun karbono-aztarna murrizteko hainbat jarduera jarri dugu martxan, eta, besteak beste, iturri berriztagarrietatik sortutako energia kontratatzea erabaki dugu, Next Generation funtsetatik edo Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik lortutako laguntzari esker.
OZASANen eskutik, ikastetxeko teilatuan eguzki-panelak jarri ditugu, elektrizitatea sortu eta kontsumo propioan erabiltzeko. Sare elektrikoaren alternatiba gisa eguzki-teknologia fotovoltaikoarekin bat eginez, La Salle Sestaon apustu sendoa egiten dugu sortutako energiaren beraren kudeaketa eraginkorraren alde, bai inbertsio ekonomiko gisa, baita gure ingurumen-inpaktua murrizteko bitarteko gisa ere.
De mano de OZASAN, hemos instalado en el tejado del colegio paneles solares para la generación de electricidad y su posterior auto consumo. Sumádonos a la tecnología solar fotovoltaica como alternativa a la red eléctrica, tanto como una inversión económica, como medio para reducir nuestro impacto medioambiental, en La Salle Sestao hacemos una apuesta firme por la gestión eficiente de la propia energía generada.
Autokontsumorako 40 kWeko instalazio fotovoltaiko bat egin dugu. Instalatutako eguzki-moduluek eguzki-argia erabiltzen dute energia elektrikoa sortzeko, inolako motorrik gabe eta inolako hondakin edo zaratarik eragin gabe; ezaugarri horiek guztiz bat datoz gure karbono-aztarna murrizteko helburuarekin, ikastetxearentzat eta ingurukoentzat eragozpenik sortu gabe.
Baina, zer gertatzen da sortutako elektrizitatearekin? Panelek eguzki-izpietatik metatzen duten energia guztia bihurgailu batera doa, eta horrela gure egunerokoan erabili dezakegu. Gainera, eta hori benetan interesgarria da, monitorizazio-sistemak instalazioaren funtzionamenduaren eta sortutako energiaren kudeaketa eraginkorraren urrutiko jarraipena egitea ahalbidetuko digu.